"Argazkiak ateratzea burua, begia eta bihotza ardatz berean jartzea da.”
Henri Cartier-Bresson (1908-2004)
argazkilaria

Mikel Aristregi proiektuan, funtsa-dun argazki baten antzera, burua, begia eta bihotza bateratzen dira. Edo, beste modu batera esanda, ikus-entzunezko eta kazetaritza alorretan zerbitzu emateko ezagutza, esperientzia eta pasioa uztartzen dituen bizi(tzeko)-proiektua da.

Fotokazetaria eta bideo-dokumentalgilea, hamabost urte baino gehiagoko lan-esperientzia dut bai atzerrian (Katalunia, Kanbodia, Mongolia, Txina, Filipinak, Etiopia, Mexiko, Iran, Irak, Kuwait, Turkia, Jordania, Libano) eta, 2014 ezkeroztik, baita etxean ere. GKEetan espezializatuta nago, baina beste enpresa eta erakundeentzat ere lan egiten dut (enpresa pribatu, NBE, merkatarien ganbera desberdinak, etb.).

Ikus-entzunezko euskarrian dokumentatu eta jaso nahi duzun proiektua dena delakoa dela ere, Mikel Aristregik lagun zaitzakegu.

Scroll to Top