Argazkia: Alfonso Moral.
Mikel Aristregi (Hernani, 1975), kazetaria, argazkilari eta bideogile dokumentalista freelancea naiz.
Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV) kazetaritzan lizentziatu ondoren, Bartzelonara joan nintzen argazkilaritza ikastera (IEFC). Ikasketak amaitu ondoren, proiektu dokumental pertsonalak garatzen ahalbidetu ninduten hainbat beka lortu nituen, betiere gai sozial eta giza eskubideen arlokoak. Horien artean, aipatzekoak dira Kataluniako Generalitateak emandako Gazte Fotokazetarientzako Clic beka (2006), La Caixa Fundazioaren Fotopres beka (2009) edota Sonimag beka (2009).
Era berean, Lleidako SEGRE egunkariarentzat lan egin nuen urte luzeetan, Arango Bailaran korrespontsal gisa lehenik (2006-2008) eta Lectura igandeko gehigarriaren argazkilari eta editore gisa ondoren (2009-2013). Bigarren etapa horretan, prentsako lana irakaskuntzarekin uztartu nuen, Reuseko (Tarragona) kultur-etxe desberdinetan argazkilaritza klaseak emanez.
2013an, egunkariko lanari uko egin eta lehen bideo-proiektu pertsonala egiteari ekin nion. BREAK IN film labur dokumentala izango da emaitza, 2016an WORLD PRESS PHOTOko Multimedia sailean bigarren saria eskuratuko zuena, besteak beste.
Jasotako sarien artean, aipagarriak dira FNAC Talentu Berria Saria (2006), Pica d ‘Estats Nazioarteko Turismo Sariak (2008, 20011 eta 2013) eta Kazetaritzako MILA Sariak (2010 eta 2013). BREAK IN filmak SIMA Award (AEB) eta Sound & Image Challenge International Festival (Macau) eskuratu zituen, besteak beste, aipatutako World Press Photo sariaz gain.
Nire lan eta proiektu desberdinak hainbat areto eta jaialditan erakusgai egon dira, hala nola Xavier Miserachs festibalean (birritan), Reportagen (Australia), Photon Festivalean (Valentzia) edota Schuberg Philis Galleryn (Holanda), gutxi batzuk aipatzearren.
New York Times, LFI Leica Fotografie International, El Mundo, Eyes Open, Henne, Vice, Ojo de Pez, Descobrir Catalunya, Gara, Zazpika, Euskaldunon Egunkaria, Aizu!, Argia eta abarretan argitaratu dut.
2007tik blog fotografiko-literario bat idazten dut: CulturaFnacen.