Diarama Afrika II

2021eko azaroan, Haaly Pular Vitoria, Mboolo Elkar eta Nazioarteko Elkartasuna erakundeek online formatuan Diarama Africa – Saharaz hegoaldeko Afrika aberats eta anitzari buruzko elkarrizketak zikloaren bigarren edizioa antolatu zuten, Gasteizko Udalaren laguntzari esker. Lehen saioa, ordea, formatu erdipresentzialean egin zen Vital Fundazioaren B aretoan.

Diarama Afrikaren helburua Saharaz hegoaldeko Afrikako errealitateak Gasteizko herritarrei hurbiltzea da, desberdintasunen arrazoi eta ondorioei, eta horiek arazo globalekin duten loturari buruzko hausnarketa kritikoa sortuz.

Scroll to Top