Diarama Afrika

2020ko azaroan eta abenduan, Haaly Pular Vitoria, Mboolo Elkar eta Nazioarteko Elkartasuna erakundeek Diarama Afrika “Saharaz Hegoaldeko Afrika Oparo eta Anitz baten inguruko Elkarrizketak” zikloa antolatu zuten online formatuan, Gasteizko Udalaren laguntzari esker.

Diarama Africaren helburua Gasteizko herritarrei Saharaz hegoaldeko Afrikako errealitateak hurbiltzea izan da, eta, horretarako, bertako desberdintasunen zergatiei eta ondorioei buruz hausnarketa kritikoa egin da, bai eta arazo globalekin duten loturari buruz ere. Horretarako, sei saiotan gai hauek jorratu ziren: Historia, Kultura, erlijioa eta generoa, Ekonomia, Politika eta nazioarteko harremanak, Ingurumena eta gatazkak eta Elkartasun globala.

Gidoia, Elkarrizketak, Edizioa eta Muntaia: Mikel Aristregi.

Irudiak: Haaly Pular Vitoria, Mboolo Elkar eta Nazioarteko Elkartasuna.

Musika: Burning Van: “Big Mean Sound Machine” eta Chris Haigh: “Soar Beyond the Clouds“.

Gasteizko Udalaren laguntzarekin.

Scroll to Top