GIH2030/5 GENERO BERDINTASUNA

#ODS5 – Emakumeen eta nesken aurkako indarkeriarik gabeko bizitza baten alde lan egiten dugu.

Solidaridad Internacional, Haaly Pular Vitoria eta Colombia Euskadik bultzatutako kanpaina, Gasteizko Udalaren babesarekin.

NAZIOARTEKO ELKARTASUNA (Guatemala)

Guatemalan, non biztanleriaren % 43 indigena den, osasun, segurtasun eta justizia sistemek ez dute kontuan hartzen emakume indigenen kultura. Gure bazkide AMLUDIk, maya kaqchikel emakumeen elkarteak, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta integrala sustatzen du, kultura-egokitasunarekin. Emakume Indigenen Nazioarteko Egunean, emakume eta neskatila indigenen eskubideen aldeko borrokan kultura-egokitasuna txertatzeko beharra aldarrikatzen dugu.

COLOMBIA EUSKADI (Kolonbia)

Duela 5 urtetik hona Yapawayra Fundazioarekin (“Vientos de Cambio”) egin dugun lanaren laburpen bideoa partekatzen dugu, Tolimako indarkeria matxistaren biktima izan diren hainbat emakume eta haien seme-alabak prebenitzeko eta artatzeko.

Scroll to Top