GIH2030/5 GENERO BERDINTASUNA

#ODS5 – Emakumeen eta nesken aurkako indarkeriarik gabeko bizitza baten alde lan egiten dugu.

Solidaridad Internacional, Haaly Pular Vitoria eta Colombia Euskadik bultzatutako kanpaina, Gasteizko Udalaren babesarekin.

NAZIOARTEKO ELKARTASUNA (Guatemala)

Guatemalan, non biztanleriaren % 43 indigena den, osasun, segurtasun eta justizia sistemek ez dute kontuan hartzen emakume indigenen kultura. Gure bazkide AMLUDIk, maya kaqchikel emakumeen elkarteak, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta integrala sustatzen du, kultura-egokitasunarekin. Emakume Indigenen Nazioarteko Egunean, emakume eta neskatila indigenen eskubideen aldeko borrokan kultura-egokitasuna txertatzeko beharra aldarrikatzen dugu.

COLOMBIA EUSKADI (Kolonbia)

Indarkeria matxista guztiak desagerrarazteko hilabetean, Kolonbian bertako gure bazkide Yapawayra “Vientos de Cambio” fundazioarekin batera egiten dugun lana aurkezten dizuegu. Indarkeria matxisten aurka lan egiten dugu hainbat emakumerentzako, prebentzio- eta arreta-programaren onuradun diren biztanleentzat eta tokiko agintarientzat.

HAALY PULAR (Ginea Conakry)

Ura eskuratzeko zulatze-lanak Madina Taibatan, Labeko prefekturan.

 

Scroll to Top