Horma-Irudiaren Inaugurazioa
2021eko Irailaren 28tik urriaren 8ra, Gazteen Senidetzearen Mural Parte-hartzaile Binazionala egin zen, Ibagué (Kolonbia) eta Gasteiz hirien arteko aldi bereko ekintza bat izan zena. Bi herrialdeetako gazte-erakundeak bildu ziren tailer artistiko eta lotura birtualen bitartez eta bi hirietan muralak eginez. Gasteizko kasuan, Irantzu Lekue artistaren proiektua izan zen burutu zena eta emaitza Ariznabarra Kiroldegian ikus daiteke. Ekitaldi hau Colombia Euskadi Elkarteak eta Gasteizko Udalak finantzatutako “Gazteen lidergoak eraldaketa politiko eta sozialerako” proiektuaren parte da.