Kham Lurraldea
2019an 60 urte bete ziren Dalai Lamak Tibetetik indarrez irten eta erbestetik gobernua hasi zuenetik, zehazki Indiako iparraldeko Dharamsalatik. Urte horretan zehar, denbora-tarte mugatu batez, gaur egun Tibeteko Eskualde Autonomoa (RAT) deritzonaren okupazio txinatarrari buruzko eztabaida eta herri honek duen independentzia-eskubidearen inguruko auzia berriz ere komunikabide gutxi batzuen ahotan izan ziren. Lehenago, 2008an, Beijingeko Olinpiar Jokoen inaugurazioaren aurreko egunetan, Tibeten askapenaren aldeko aktibistak zuzi olinpikoaren eramaileari, hots, munduko herrien arteko bakearen eta justiziaren ikurrari, eraso egiten ikusi genituen. Gaur egun, 2021ean, Tibeteko herriak bere independentzia lortzeko borroka isildutako gatazka da berriro.
Kham, Tibeteko ekialdeko ordokiak jasotzen duen izena da, Txinako Yunnan eta Sichuan probintzien artean banatua. Historikoki eta kulturalki, Tibet erdialdeko lurraldeari zuzenean lotua dagoen arren, Khamek, gainontzeko lurraldearekiko zenbait berezitasun ditu, bertako biztanleen espiritu gerlaria kasu. Tibetarren presentziaren proportzioa aldatu egiten da tokitik tokira (zenbat eta ekialderago, txikiagoa txinatarren alde). Abeltzaintza eta nekazaritza dute bizimodu nagusia, saltokiak eta negozioak txinatarren esku daudelarik. Bizikidetza ez da beti erraza bi komunitateen artean.
Estas imágenes fueron tomadas en los pueblos tibetanos de las provincias chinas de Yunnan y Sichuan, fuera de la RAT, una circunscripción geográfico-cultural oficialmente inexistente denominada Kham, durante el mes de diciembre de 2003.