Thieppeko Biztanleentzat Ura
Thieppeko biztanleentzat (Kebemer) Ura proiektua (I. eta II. FASEAK) ekimen solidario bat da eta Thieppeko (Kebemer, Senegal) emakume eta gizonei kalitatezko edateko ura izateko giza eskubidea bermatzea izan du helburu.
Nazioarteko elkartasunaren proiektu honek Gasteizko Udalaren eta Aguas Municipales de Vitoria-Gasteiz S.A. (AMVISA) enpresaren babesa izan du. Era berean, FADEC Senegaleko bazkidearen laguntzaz burutu da.
Ekimenak III. fase bat du, egun garatzen ari dena.