Indarkeria Matxista eta Covid-19a

Bideoak indarkeria matxistei buruzko giza eskubideen bi proiekturen lan-esperientzia jasotzen du:

– Guatemala: “Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen giza eskubideen defentsa San Lucas Tolimán-en eta Santiago Atitlan-en (Sololá, Guatemala)”. Proiektuaren sustatzaileak Nazioarteko Elkartasuna erakundea eta Guatemalan bazkide duen Garapen Integralerako San Lucaseko Emakume Elkartea (AMLUDI) dira.

– Kolonbia: “Ibagueko genero indarkeriaren biktima diren emakumeen seme-alabak babesteko programa integrala”. Proiektuaren sustatzaileak Colombia Euskadi eta Kolonbian bazkide duen Yapawayra fundazioa dira.

Halaber, bideoak 2020ko urrian egindako topaketa bat jasotzen du. Bertan, hiru testuingurutatik abiatuta (Guatemala, Kolonbia eta Gasteiz), hainbat arlotan (legala, psikologikoa eta soziala) aritzen diren langileek COVID-19ak eragindako pandemiagatik nola egokitu behar izan duten indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko modua aztertu zen.

Sare-lan hau Giza Eskubideek Ez dute Mugarik kanpainaren zati bat da; Giza Eskubideen defentsa sustatzen duen kanpaina, eta Gasteizko hainbat elkartek parte hartu dute, Nazioarteko Elkartasuna eta Colombia Euskadi, besteak beste. Bi proiektuak Gasteizko Udaleko Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuaren laguntzari esker egin ahal izan dira.

Gidoia, Elkarrizketak, Edizioa eta Muntaia: Mikel Aristregi.

Irudiak: Alfonso Moral, Nazioarteko Elkartasuna eta Colombia Euskadi.

Scroll to Top