GIH2030/5

 “5. GIH, Genero Berdintasuna Sustatzen” proiektua Colombia-Euskadi, Haaly Pular Vitoria eta Naziarteko Elkartasuna erakundeek, Gasteizko Udalaren laguntzarekin eta finantzaketarekin, antolatutako proiektua da.
Haren helburua Guatemalan, Kolonbian eta Ginea Konakryn partzuergoa osatzen duten erakundeek emakumeek eta neskek indarkeriarik gabeko bizitza izateko duten eskubidea babesteko eta hezteko egiten duten lana EAEko eta Gasteizko herritarren artean gizarteratzea da.
Kolonbian indarkeriaren biktima diren emakumeak familia-komisarietara joaten dira tratu txarrak salatzera. Planadaseko (Kolonbia) polizia-etxeko baldintzak hobetu ondoren, biktimek eta funtzionarioek lasaitasunez hitz egiteko gune seguruagoa dute.

Scroll to Top